Asociación Navarra de Escritores y Escritoras – Nafar Idazleen Elkartea (ANE-NIE)
Asociación Navarra de Escritores y Escritoras-Nafarroako Idazleen Elkartea (ANE-NIE) 2016an sortu zen, hitzekiko maitasunak eta nafar literaturak bere mugen barruan eta kanpoan duen balioa ezagutarazteko grinak bultzatuta.
Gaur egun, ehun eta hogei egilek osatzen dute elkartea, eta zifra hori handituz doa urtez urte, Nafarroako literaturaren osasun onaren adierazle.
Estatutuetan jasota dago Asociación Navarra de Escritores y Escritoras-Nafar Idazleen Elkarteak (ANE-NIE), besteak beste, honako helburu hauek lortzeko lan egiten duela:
Nafarroako literatura bultzatzea eta zabaltzea, adierazpidea eta hura osatzen duten egileen hizkuntza edozein direla ere, publiko eta kolektibo sozial guztien artean.
Nafarroan garatutako literatura-jarduerarekiko interesa herritarrengan sustatzea, baita dituen inplikazio sozial, ekonomiko, intelektual eta humanoekikoa ere.
Egile nafarrak edo Nafarroan bizi direnak sustatzea nafar erakundeetan eta estatuko zein tokiko entitateetan. eta, orobat, sorkuntza literario eta artistikoa haien eskubideak defendatzeko antolatzen duten elkarte eta plataforma guztietan.
Nafarroako literatura bultzatzea, “marka” sortzeko helburuari berariazko ekarpena eginda. Horretarako, Nafarroan literatura zabaltzeko ekitaldiak antolatu eta materialak sortzen ditugu, bai eta ikerketa- eta garapen-jarduerak sustatu ere.
Elkartekideen interesak eta eskubideak defendatzea, baita, behar izanez gero, lege-, ekonomia- edo zerga-aholkularitza ere.
Nafarroako gizarteari bertako literatura-jarduerari buruzko informazio fidagarria eta datu zorrotzak ematea.
Idazleen Elkarteen Biltzar Nazionala
Asociación Navarra de Escritores y Escritoras-Nafar Idazleen Elkartea (ANE-NIE) Idazleen Elkarteen Biltzar Nazionaleko kide da, zeina 2024an sortu, eta Espainia osoko ia hogei egile-elkartek osatzen baitute.
Plataforma horren helburuen artean, bere 9.000 egileen eskubideak defendatzea eta administrazioen aurrean bitartekari-lana egitea daude.
Bere eskakizunak dokumentu hauetan kontsulta daitezke:
Zuzendaritza-taldea
Carmen Puerta Extremera
Lehendakaria
Mikel Sanz Tirapu
Lehendakariordea
Daniel Ferro Montiu
Diruzaina
Lucía Otero Rodríguez
Idazkaria
Marisol Artica
xx