KONPROMISOA NAFAR LITERATURAREKIN
Guztiak ikusi
Presentación de libro del autor Lucas Eza
Informazio gehiagoPresentación de libro de Maite Sota
Informazio gehiagoRecital poético-musical del taller de poesía de Inma Biurrun
Informazio gehiagoGaur egun, ehun egilek baino gehiagok osatzen dute Asociación Navarra de Escritores y Escritoras-Nafar Idazleen Elkartea (ANE-NIE). Literatur topaketa eta elkartrukerako gunea da haientzat, baita haien lana zabaltzeko eta hedatzeko euskarria ere, edozein dela ere lan horien generoa edo azpigeneroa.

Kultura-erreferentea eta literatura-sustatzailea
Sortu zenetik, Asociación Navarra de Escritores y Escritoras-Nafar Idazleen Elkartea (ANE-NIE) erreferentziazko kultura-eragile gisa nabarmendu da nafar literaturaren munduan, Nafarroari lotutako edozein formatako literaturaren defentsa eta sustapenarekin, kulturarako sarbidearekin eta euskara literatura-hizkuntza gisa bultzatzearekin duen konpromisoari esker.
Elkarteko egileen emankortasuna eta haien lanaren kalitate eta dibertsitate handia ANE-NIEren sorrerako bokazioaren oinarria eta motibazioa dira, hau da, literaturari babesa eta zabalkundea ematea.